XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zerorrek iru aintza Aita'ri esaizkiotzu.

Olaxe egin nuan.

Gero, arratsaldero, betiko laguna, San Gabirel, etortzen zitzaidan.

Bekoki-gañean eskua jartzen zidan, eta batera egiten genitun otoitzak.

Bederatziurrenaren zortzigarren eguna zan.

Urrengoa, Jesus'en Biotza'ren Lenengo Ostirala.

Jaunartu-nai eta aitor-entzuleari ots egin nion.

Ostiralean goizago gure Jauna artu nuan.

Jesus'ekin... ura zorion-aldia!...

Bein da berriz esaten zidan: Jema, sendatzea nai al-dezu?

Pozak ain menderatuta zeukan nere biotza, ezin asmatu nik zer erantzun.

Sendatuta negola laister antz-eman nion nere buruari.

Gero Jesus'ek besarkatu ninduan.

Eta besarkatzerakoan esaten zidan: Ni, oso-osorik, zurea nazu; zu ere, oso-osorik, nerea izango al-zaitut?

Bai, Jema erabat sendatuta dago.

Asko ba'ziran gaxotasunaren berri zutenak, mirarizko sendaketa onek ere zer esan aundiak eman zituan Lucca ta inguruetako errietan.